XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Postu horretatik
Pertsona batekin imajinatzen zenuen hurbiltasun xamurretik urruntzea, latza da.
Batzuen artean beste bat izatea ere latza da, zuretzat berezia denarentzat zu berezia ez izatea latza den bezalaxe.
Guretzat berezia den horren oroitzapenean beste oinatzak, besterenak eta ezezagunak, gogoratu beharra latza da.
Elurretan oinatzak denboraren poderioz elurrez estaltzen dira, edo denbora aurrera joan ahala urtu egiten dira elurrarekin batera.
Baina oroimenean oinatzak ez dira urtzen, ez dira oinatz horiek ezerekin estaltzen, ez denborarekin ez urtaroen igarotzearekin.
Ahanzturak bakarrik estal ditzake oinatzak oroimenean, eta dena ahaztea, ondo dakigun bezala, zaila da, arrunt zaila.
Horretan ere denok berdinak gara.
Desberdintzen gaituena, denoi gertatzen zaigunaren aurrean bakoitzak egiten duena da.
Dionisiok bere andrearen hilobiaren aurrean egin zuena, ikusirik bere andrearen bihotzak eskubidea ematen ziela besteei ere eta
Ez pilota asko, ez, andrearen hilobiaren inguruan zeuden oinatz guztiak estaltzeko, zeren oinatzak ordurako grabatuta baitzeuden
Elur pilota bakar bat bota zion hilobiari (...)